XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) zalarik zebillen txalupa ura, itsasoa bare zegoen tokira ekarrtzeagatik, txalupan zijoazen gizonak ito etzitezen itsasoak bere amorruan irauntsita.

¡Zenbat aldiz, txikitan Zumaya'n ikusitako gauza eta gerrtaera aiek gogora ekarrtzean, esan dedan nerekiko: Arrantzale oek, Elkano eta bere lagunen anaiak dira, odolezko anaitasuna ez izan arren beren arrtean dagoen anaitasuna! Odolak elkarrtzen ez duena, askotan biotzak elkarrtzen du.

Itsasora dijoanak, biotz aundia izanagatik, bildurra zerr dan ez jakiñagatik, ontzi bat bearr du uraren gañean ibiltzeko.

Eta ontzigintza ontan ere, euskaldunak txit azkarrak, osoro trrebeak izan dira.

Beren mendiak zuaitzez estalita zeuzkatenean, zuatz oriek arrtzen zituzten itsas-gañerako ontziak egiteko.

Eta nolako ontziak egiten zituzten jakin nai badegu, ez diegu berai galdetuko; berakin zerr-ikusirik ez duenari galdetuko diogu, onek erantzuten duena, askorentzat beintzat, sinisgarriagoa izango dalako.

Bakoitzak bere burua ezagutzea gaitza dala esan oi da.